Fagor Ederlanen soberako beroa berrerabiltzeko proiektuaren, kanalizazio lanak amaiera fasean daude.

2026/03/03

Fagor Ederlanen soberako beroa berrerabiltzeko proiektuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dituen kanalizazio lanak amaiera fasean daude.

Orain, Aretxabaletako Udalak, mugikortasun planaren irizpideak jarraituz eta azken urteetan jasotako hainbat kexari erantzunez, ALE, Ederlan, Kiroldegirako bidea eta Txarapea lotzen dituen bidegurutzea eraldatuko du oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Lan honekin lortu nahi dena da Txarapeatik jaisten den bidearen ardatza banatzea, ibilgailuen abiadura nabarmen murrizteko. Aldaketa hau hirigintza taktikoaren irizpideei jarraituz egingo da; hau da, margoketa eta piboteen bidez gauzatuko da, bere eraginkortasuna probatzeko. Egokia dela egiaztatuz gero, etorkizunean behin betiko obra egitea aztertuko da.

Margoketa lanak gaur eta bihar artean egingo dira, eta amaitutakoan zabalduko da trafikoa Txarapea edo Apotzara doan bidean.