Euspot spot lehiaketa

2013/02/07
Euspot, euskarazko spot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide.

Aurten egingo da Euspot-en bigarren edizioa eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da. 2013ko edizioaren gaia izango da: "Sare sozialak eta euskara". Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak.

euspotaurkezpena.png

Bi helbururekin sortu zen 2012an Euspot lehiaketa: batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du esparru guztietan. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.

Aurten, aldaketak ere izan dira oinarrietan eta 16 urtetik gorako neska mutikoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Gainera, sari berri bat egongo da adin tarte horretako lan onenarentzat.

 

Lau sari:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (18 urte beherakoak) / 250 euro

Lanak, apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira http://www.euspot.eu webgunean eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako Zaraia aretoan.