Euskararen C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa antolatuko da irailean

2025/06/09
Orain arte EGA izenez ezagutzen zen eta Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 maila parekatzen duen euskara-azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko da Leintz Udal Euskaltegian aurtengo irailean.

Irailean, idatzizkoa

Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da, eta 2 aukera eskainiko dira:

1. aukera: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

  • Irailaren 1etik 26ra
  • Egunean 2 ordu, guztira 40 ordu: 16:30-18:30
  • Prezioa: 75 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7

2.aukera: ASTELEHENETIK OSTEGUNERA

  • Irailaren 1tik 26era
  • Egunean 2,5 ordu, guztira 40 ordu: 16:00-18:30
  • Prezioa: 75 euro
  • Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7

Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren 9tik uztailaren15era izango, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela, eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko: