Eskalada txapelketa ikusgarria Ibarra kiroldegian.

2015/05/06
Trangoworld eta Redbullek antolatuta, boulder txapelketa ikusgarria maiatzaren 9an Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Trangoworld eta Redbullek antolatuta, boulder txapelketa ikusgarria burutuko da maiatzaren 9an Ibarra kiroldegian. Estatu mailan 3 txapelketa besterik ez dira egingo (Madriden, Bartzelonan eta Aretxabaletan), RedBullek Garesen antolatuko duen azken txapelketarako sailkapena lortu ahal izateko.

Txapelketa irekia izango da, baina gehinez ere, izena ematen duten 120 eskalatzaileri mugatua. Goizean zehar egingo diren frogak gainditzen dituztenek, arratsaldeko kanporaketetan lehiatukora dira. Irabazleek, neska zein mutil kategorietan, Gareseko txapelketan, mundu mailako eskalatzaileekin batera lehiatzeko txartela lortuko dute.