Esaldi lehiaketako sariak
- Andramaixetako egitarauan erabiliko den leloa:
“Ze poza eta ze giro,
Andramaixak berriro!”
Egilea “POZIK” taldea izan da ( Juan Mari Aguirreurreta), eta saria 120 €.
- Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak:
“Andramaixetan beti bero,
homo, bi eta hetero!”
Egilea “IZENIK GAGA” taldea izan da (Miriam eta Maitane Arregi Ojea), eta saria 60 €.
 “Jai eta algara artien
Andramaixetan egun dana
kalien”
Egilea “LADY GAGA” taldea izan da (Maider Elorza, Jaione Mendikute eta Uxue Balantzategi), eta saria 60 €.
 “Andramaixak
hasi, hezi
zarena adierazi”
Egilea “ANBOTOKO MARI”  taldea izan da (Gorka Arbulo),  eta saria 60 €.
Aurten  18 talde izan dira eta guztira 66 esaldi. Gaiei dagokienez, hauek izan dira:
• Jaiak neurri onean pasatzera animatuz
• Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz
Aipatzekoa da, aurten oso esaldi gutxi aurkeztu direla prebentzioaren alde, eta horietako bat bera ere ez dela saritua izan.
Beste datu batzuk:
| URTEA | PARTE HARTUTAKO TALDEAK | AURKEZTUTAKO ESALDIAK | 
|---|---|---|
| 2003 | 4 | 18 | 
| 2004 | 7 | 51 | 
| 2005 | 12 | 71 | 
| 2006 | 15 | 98 | 
| 2007 | - | 44 | 
| 2008 | 27 | 108 | 
| 2009 | 21 | 65 | 
| 2010 | 14 | 56 | 
| 2011 | 18 | 66 | 
