Esaldi lehiaketa: Kurtzebarri eta Almeneko haurrei zuzenduta

2011/11/25
Aurtengo Gabon garaia ere badatorrela ikusita, Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikoa Sailetik egitasmo berri bat jarri dugu martxan: Kurtzebarri eta Almeneko haurrei (LH 3, 4, 5 eta 6. mailetakoei) zuzendutako esaldi lehiaketa bat.

Lehiaketa honen helburua etxeko txikienak herriko komertzioetan kontsumitzearen garrantziaz ohartaraztea da. Beraz, neska mutilei ondorengo erronka jarri diegu: esaldi bat proposatu beharko dute Gabon garaiko opariak herriko komertzioetan erostera animatuz, edota herriko komertzioetan erosteak dituen abantailak aipatuz.

Partehartzaileen artean 3 sari banatuko dira: 50, 30 eta 20 euroko baleak herriko komertzioetan kontsumitzeko. Gainera, irabazlearen esaldiarekin kartel bat egingo da herriko komertzioetan banatuko dena. Esaldiak aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da. 14an epaimahaia bilduko da eta saridunak zeintzuk diren erabakiko dira. 15-16rako esaldi irabazleekin egindako kartelak merkatarien artean banatuko dira.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!