Errekabarren kaleko hobekuntza lanak

2019/05/13

Egun hauetan Errekabarren kalean egindako asfaltatze lanen barruan, aparkalekuen egokitzapena ere burutu da. Aparkaleku horien margotze lanak atzeratu egin badira ere, zonalde horretan aparkatzeko aukera dago.

Datozen egunotan, margotze lanak hasi baino lehenago, udalak abisua zabalduko du autoak erretiratzeko eta trafikoan izango diren aldaketen berri emateko.