Erabilitako olioa jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu Debagoieneko Mankomunitateak

2021/09/28

Olioa jasotzeko edukiontziak aldatzen ari da Debagoieneko Mankomunitatea. Aretxabaletan bederatzi edukiontzi laranja jarri dira berdeen ordez, leku gehiagotan. Aurrerantzean edozein potetan olioa birziklatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, plastikozko edo beirazko edozein ontzi itxian bota ahal izango da; ez da derrigorrezkoa ontzi berdea erabiltzea. Horrez gain, azpimarratzekoa da edukiontzi berriek ez dituztela ontzi hutsak bueltatuko.

Kutsakorra da olioa, eta modu egoki eta arduratsuan jasotzeko aukera handitu egingo da orain. Edukiontzi gehiago egoteak erraztuko du hori.

Puntu hauetan egongo dira olioa jasotzeko edukiontziak:

1. Txarapea 52
2. Txarapea 68
3. Murubide
4. Errekabarren-Belorrieta
5. Nafarroa 10
6. Araba 36
7. Santakurtz 13
8. Mitarte 17
9. Iralabarri 9