Eñaut Zubizarreta musikari aretxabaletarrak ‘Poliedro Vol.1’ lana aurkeztuko du ostiralean

2022/02/22
Larunbatean Panta Rhei konpainiak ‘Noa, uy, uy, uy’ umeentzako antzezlana eskainiko du.

Eñaut Zubizarreta, Trigger, biolontxelo jotzaileak Poliedro Vol.1 lana aurkeztuko du datorren ostiralean Arkupeko taula gainean (19:00etan). Musikari aretxabaletarrak formatu ezberdinak uztartzen ditu proiektu honetan. Aurretiko Bista delakoan txelo solorako hamar obra daude, musika estilo zein teknika desberdinak lantzen dituena. Albotiko Bistak ensemble ikuspegia lantzen du, duo eta trio formaturako sei obratan, hauek ere musika estilo ezberdinetan. Goitiko Bistak, aldiz, loop bikoitz zein efektu pedalekin techno musikan txeloak izan dezakeen espektroa lantzen du.

Bestalde, larunbatean Panta Rhei konpainiak Noa uy, uy, uy antzezlana aurkeztuko du Arkupen. Antzezleak eta txotxongiloak izango dira ikuskizun honen protagonistak, 17:00etatik aurrera.

Bi kasuetan sarrerak salgai daude Arkupen eta www.aretxabaleta.eus webgunean (Erosi zure sarrera).