Emakume eta Queerrei zuzendutako aholkularitza juridiko zerbitzu berria jarri du martxan Aretxabaletako Udalak
16 urtetik gorako nerabe, emakume eta queerrei zuzendutako aholkularitza juridiko zerbitzua jarri da martxan, TRIL Atxabaltako Txoko Feministaren irekierarekin batera. Udal zerbitzu berri honek aipatutako kolektiboek izan ditzaketen gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du.
Lege-aholkularitza espezializatua eskainiko da honako gaien inguruan: Familia Zuzenbidea, Lan Zuzenbidea, Indarkeria Matxista, Espetxe eta Zigor Zuzenbidea, adineko pertsonak (erretiroa, pentsioa eta alarguntasuna), LGTBIAQ+ pertsonak, izapideak egiteko aholkularitza juridikoa edo generoagatik egokitzat jotzen den beste edozein gairi buruzko lege aholkularitza.
Zerbitzua konfidentziala, doakoa eta pertsonalizatua da. Arreta aurrez aurrekoa izango da eta aditu baten laguntza eta aholkularitza izango dituzte, beti ere, ikuspuntu feminista, interesekzionala eta antiarrazista dituena. Beharrezkoa da hitzordua aldez aurretik eskatzea.
Zerbitzua hilean behin eskainiko da, asteartearekin, otsailetik abendura bitartean (abuztuan izan ezik) eta honako datetan: otsailak 17, martxoak 10, apirilak 14, maiatzak 12, ekainak 9, uztailak 14, irailak 8, urriak 13, azaroak 10 eta abenduak 15. Zerbitzua Kistiñe Lujanbio Galdeano eta Ane Iturbe Mujikak eskainiko dute. Ordutegia honakoa izango da: 13:00etatik 15:00etara (Kistiñe Lujanbio Galdeano) eta 16:00etatik 18:00etara (Ane Iturbe Mujika) eskainiko da. TRIL Atxabaltako Txoko Feministan eskainiko da zerbitzua (helbidea: Ilargi plaza, 6 -sarrera Errekabarren kaletik-).
Hitzordu bakoitzak ordubeteko iraupena du gehienez, eta hitzordua aldez aurretik eskatzeko jarri harremanetan berdintasun sailarekin emailez (berdintasuna@aretxabaleta.eus) edo telefonoz (943 711 862).
