ELKARRETARATZEA. ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!

2024/05/06
Aretxabaletako Udalak Donibane Lohizunen egon den erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 119 emakume eta 12 adingabe hil ditu. Oraingo hau 2024ko lehenengo erailketa matxista izan da.

Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat baizik. Horregatik, Udalak adierazten du parte hartuko duela maiatzaren 6an, astelehena, 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean.

Erasorik ez, erantzunik gabe!