Gabonetarako ekintzak

2022/12/20

Musika, antzerkia eta bertsolariak izango dira Gabonen inguruan antolatu den egitarauaren osagai nagusiak. Arkupek eta beste eszenatoki batzuk jasoko dituzten ekitaldiez gain, Olentzero eta Mari Domingi, Bizar Zuri eta Errege Magoen desfileek osatzen dute programa.

  • Abenduak 20: Leizarra Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua. Zaraia aretoan eta Herriko plazan. 18:00etan.
  • Abenduak 24: Olentzero eta Mari Domingi. Gurasoek eta umeek baserritar jantzita Gabon kantak abestuko dituzte 10.30etik aurrera, txistulariek lagunduta. 12.00etan, Mari Domingi eta Olentzero Herriko plazan izango dira, eta 18.30ean kiroldegitik abiatuko dira, musika eskolako txistulariekin. Amaitzeko, Plazan, Leizarra musika eskolako haur abesbatzak ere abestuko du.
  • Abenduak 26: Txalo Produkzioak taldeak Kottauak antzezlana taularatuko du. Arkupen, 19:00etan.
  • Abenduak 27: Leuneko seikoteak kaleak alaituko ditu. 19:00etatik aurrera.
  • Abenduak 28: Ispirit gospel talde donostiarraren kontzertua. Arkupen, 19:00etan.
  • Abenduak 29: Bertso saioa, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolariekin. Arkupen, 19:00etan.
  • Abenduak 30: Aretxabaleta abesbatzaren kontzertua. Parrokian (19:00etan).
  • Abenduak 31: Bizar Zuri (18:30ean kiroldegitik) eta San Silbestre lasterketa (17:00etan).
  • Urtarrilak 3 eta 4: Haur parkea Ibarra kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hiru eta 12 urte bitartekoentzat.
  • Urtarrilak 6: Errege Magoen kabalgata. 18:30ean, kiroldegitik.