Degoeneko martxan da KirolTxartela Mugiment Aretxabaletan

2026/01/19

ZER DA

KirolTxartela Mugiment Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek bultzatutako programa bat da, ariketa fisikoa egiteko kirol-instalazioen eskaintza zabaltzera bideratua.

Zerbitzu honen bidez, bere herriko kirol-instalazioetarako abonua duen edonork, kostu-gehikuntzarik gabe, Euskadi osoan zehar banatutako beste herri askotara jo dezake.

KirolTxartela Mugiment online aplikazioak, gainera, programari atxikitako udalerri bakoitzak eskaintzen dituen kirol-instalazio, -ordutegi eta -zerbitzuei buruzko informazio zehatza lortzeko aukera ematen du.

NOLA FUNTZIONATZEN DU

KirolTxartela Mugiment dohainik da erabiltzaile guztientzat. (Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da).

"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  1. Mugikorrean KirolTxartela Mugiment instalatu.
  2. Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
  3. Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, KirolTxartela Mugiment erabil daiteke.
  4. Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
  5. Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.

Informazio gehiagorako: www.kiroltxartela.eus eta https://youtu.be/Ty4XwaN-XL0?si=clfsW_EpWkRcVcP_ eta Ibarra kiroldegia (943 039 842)