Debagoieneko Energia Bulegoa berriro martxan: piztu aldaketa!

2025/10/21

Debagoieneko Mankomunitateak Energia Bulegoa berriro jarri du martxan, herritarrei eta eragileei energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko laguntza eskaintzeko helburuarekin.
Zerbitzu honen bidez, herritarrek energia-fakturen irakurketa ulertzeko, kontsumoak optimizatzeko eta dirulaguntzei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute.

Aretxabaletako bulegoa

  • Helbidea: Durana kalea, 13
  • Eguna: Asteartea
  • Ordutegia: 14:30 – 17:30

Beste udalerri batzuetan ere bulegoak ordutegi zehatzak izango ditu. Hemen kontsultatu dezakezu herri bakoitzak duen ordutegia: https://energiabulegoa.debagoiena.eus/energia-bulegoa/aholkularitza-bulegoa/aurrez-aurreko-bulegoak/

Zer eskaintzen du Energia Bulegoak?

  • Energia-fakturen azterketa eta aholkularitza
  • Kontsumoaren jarraipena eta aurrezteko gomendioak
  • Energia berriztagarrien inguruko informazioa
  • Dirulaguntzen inguruko orientazioa

Zerbitzua doakoa da eta Debagoieneko bizilagun guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako