Debagoiena ehuntzen

2025/05/30

Eskualdean, herriok ditugun erronka eta arduren aurrean dugun erantzukizunaz jabetuta, hainbat gai mahai gaineratu genituen eta horietako bat aukeratu gabeko bakardadearena izan zen. Elkarrekin, eskualde mailatik, indarrak batuz eta helburu berari jarraiki, proiektu bateratu bat lantzen hasi gara. Bitarte horretan, 147.600 €ko diru laguntza eskuratu dugu eta “Debagoiena ehuntzen: Bakardadearen korapiloa askatu” proiektua jarri da martxan.

Proiektu honetan, herritarren artean dagoen hautatu gabeko bakardade sentimenduari erantzun nahi zaio. Horretarako, bailarako jendartea inplikazioa handitzea da helburu nagusia.

Ikasturte honetan, proiektuaren garapenerako taldea sortu da eta bertan, herri guztietako ordezkari tekniko eta politikoak biltzen dira, ezagutze espezifikoa duten profesionalen gidaritzapean. Proiektuaren baitan, hainbat ekintza konkretu planteatzen dira irailean martxan jarriko direnak, nahiz eta badagoen ekainean egingo den lehen mahai inguru bat ere.

Proiektua eskualdeko beharretara egokitu ahal izateko, elkarrizketa indibidualak egiten dabiltza herri guztietan eta honen osagarri, herritar guztiok betetzeko inkestak zabalduko dira, maiatzaren 30etik ekainaren 20ra betetzeko aukera luzatuz. Online modalitatea egongo da, baita herri bakoitzeko gune ezberdinetan paperean eskuratzeko aukera ere. Honen inguruko informazioa etxebizitzetara ere helaraziko da gutun informatibo baten bidez.

Datu hauek udan landuko dira eta irailean, emaitzak herritarrei itzuliko zaizkie, egingo diren ekintza konkretuen aurkezpenarekin batera.

Elkarrizketa entzuteko sakatu hemen

Galdetegia online betetzeko sakatu hemen

Galdetegia betetzeko sINKESTAK ESKURAGARRI EGONGO DIREN LEKUAK DEBAGOIENEKO HERRIETAN: 

BERGARA

  • San Joxepen
  • Agorrosingo kirolgunea
  • Labegaraietako kirolguneko taberna
  • Liburutegia
  • Udaletxea
  • Irizar

ARRASATE

  • Biztanleen arreta zerbitzuan (BAZ)

ESKORIATZA

  • Udaletxeko sarrera
  • Kiroldegia
  • Liburutegia

OÑATI

  • Udaletxea
  • Gizarte zerbitzuak
  • Kiroldegia
  • Kulturetxea
  • Osasun Zentroa
  • Jubilatuen elkarteak (Lagun Leku eta Pake Leku)

GATZAGA

  • Udaletxean
  • Jubilatuen elkartean

ELGETA

  • Udaletxean
  • Liburutegian

ARETXABALETA

  • Arkupe kultur etxeko harrera
  • Ibarra kiroldegiko harrera
  • Udaletxeko harrera
  • Basotxo Jubilatuen Elkarteko harrera
  • Osasun zentroko harrera

ANTZUOLA

  • Liburutegian
  • Udaletxean
  • Jubilatuetan