Datozen egunetan Basabe kalea asfaltatuko da

2023/03/08
Ostegunerako ibilgailuak kendu beharko dira kalean lanak egin ahal izateko.

Udalak Basabe kalea asfaltatzeko lanak egingo ditu datozen egunetan. Esku-hartzea biribilgunea zeharkatu ondoren Durana kalearekin beheranzko noranzkoan bat egiten duen ibilbidean egingo da ostegunetik aurrera.

Lanak errazteko, ibilgailuak ostegunean lehenengo ordurako kendu beharko dira kaletik. Inguruko garajeetarako sarrera-irteerek ere eragina izango dute, eta Mitarte kalearen amaieran jarritako piboteak behin-behinean kenduko dira, Durana kalera sartu ahal izateko.