Covid-19ari aurre egiteko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan higiene edota babes neurri bereziak ezartzeko eginiko inbertsioetarako diru-laguntzak

2020/11/12

. Egindako gastuen %60raino estali ahal izango da, gehienez ere 300 euro negozio bakoitzeko 

. Martxoaren 14tik abenduaren 12ra bitartean gauzatutako lokalaren egokitzapenak eta materialaren erosketa finantzatuko dira

Koronabirusaren aurkako prebentzio eta higiene neurriak betetzeko egokitu diren denda, taberna edo jatetxeek egindako inbertsioaren %60rainoko laguntza jaso ahal izango dute, gehienez ere 300 euro enpresa bakoitzeko. Diru-laguntzen lerro hau Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, baina Udalari dagokio banaketa kudeatzea.

1.500 biztanletik gorako udalerriei zuzendutako programa horren baitan, Foru Aldundiak 25.689 euro eman dizkio Aretxabaletako Udalari, biztanleria, establezimendu kopurua, eta merkataritza eta ostalaritza dentsitatea kontuan hartuta. Horrela, hamar langile baino gutxiagoko plantilla duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduak diru-laguntza lerro honen onuradun izan ahalko dira 

Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz: espazioak eta lan egiteko moduen egokitzapenak; segurtasun eta osasun irizpideak betetzeko ekipamenduetan egindako moldaketak; bezeroarekiko eta enpresa hornitzaileekiko harreman berrietara lan egiteko moduak egokitzeko inbertsioak (manparak, gel-banatzaileak…), eta higiene eta babes neurri bereziekin lotutako beste jarduera batzuk.

Aitzitik, ez dute laguntza ekonomiko hau jasoko: maskarak, eskularruak, gelak, mantalak edo antzekoak erostearekin zerikusia duten gastuak, eta baita establezimenduak berak salgai jartzeko diren higiene edo babes produktuei dagozkionak.

Martxoaren 14tik abenduaren 12ra bitartean egindako egokitzapenak eta material erosketak finantzatuko dira.

Laguntzak jaso ditzaketen establezimenduak

Eskaerak aurkeztea

Deialdi honetan parte hartzeko epea hilabetekoa izango da, gaurtik hasita, orduan argitaratu baitira oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaera telematikoki egin beharko da, udalaren web orriaren bidez (www.aretxabaleta.eus), egoitza elektronikoan sartuta.

Programa honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira kontzeptu beragatik diruz laguntzeko erakunde publiko edo pribatuetatik jasoko diren bestelako laguntzekin, betiere horrek gainfinantzaketarik eragiten ez badu. Kasu honetan, deialdi honen bidez emandako laguntza murriztu egingo da, soberakinari dagokion kopuruan.

 IKUSI GEHIAGO HEMEN