Birziklatzearen praktika onak hedatzera zuzendutako webgune berria

2015/05/04
"Hiri Hondakinak" izeneko webgune berria zabaldu du GHK-k, puntueus domeinuaren barruan.

Webgune honen helburua hondakinen birziklatzeari buruzko informazio praktikoa ematea da, eta hiru ardatzetan oinarritzen da:

'Zer-Non birziklatu' izeneko atalean eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakinak zein frakziotara eraman behar diren oso modu bisualean irudikatzen da; Konposta egin nahi dutenei eta egiten ari direnei argibide
eta baliabideak eskaintzen zaizkie izen bereko atalean; eta azken atalean, Zero Zabor filosofiaren eta esperientzien inguruko informazioa eskaintzen da.

Informazio gehiago: www.hirihondakinak.eus