Bihar irekiko da ur txorroten parkea
Hasiera batean ekainean zabaltzea aurreikusita bazegoen ere, egun hauetako tenperatura altuak direla medio, Udalak ur txorroten parkea bihartik aurrera irekitzea erabaki du.
Parkearen ordutegia 10:00etatik 22:00etara izango da egunero. Hala ere, irekiera partziala izango da oraingoz; izan ere, ur parkea inguratzen duen eremuko belarra oraindik hazten ari da, eta guztiz prest dagoenean zabalduko da gune osoa. Une honetan, beraz, ur txorroten eremua bakarrik egongo da erabilgarri.
Udalak azpimarratu du segurtasuna eta garbitasuna bermatzea dela helburua, bai erabiltzaileek lurrean etzan ahal izateko eta baldintza higieniko egokiak mantentzeko. Horregatik, parkean debekatuta egongo da txakurrak sartzea.
Bestalde, ur txorrotak martxan jartzeko, erabiltzaileek pulsadore baten bidez aktibatu beharko dute sistema.
