Belarmeta dendak Gabonetako erakusleiho lehiaketako bi sariak irabazi ditu

2020/12/29

Belarmeta dendak erakusleiho lehiaketan banatutako bi sariak irabazi ditu: sari nagusia (300 euro) eta baita herritarrek lehen aldiz emandakoa ere (150 euro). Azken hau Gurutze Gorrira bideratu du dendako jabe den Idoia Elexpuruk.

Aida Merinok, berriz, herriko establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonoa eskuratu du, erakusleiho onena aukeratzeko botoa eman duten herritarren artean egindako zozketari esker.