Begiraleak behar dira

2020/06/10
Udalak bihar irekiko du zerbitzua koordinatuko duten begiraleak kontratatzeko epea.

Prozesu horretan parte hartu ahal izateko hainbat baldintza bete beharko dira, besteak beste: 18 urte beteta izatea, eskola-graduatuaren jabe izatea, hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea, eta eginkizunak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea. Gainera, aisialdiko begirale titulua izatea eta gizarte hezkuntza, psikologia, pedagogia, magisteritza, Tafyd edo IVEFeko ikasketak egin izana baloratuko da, udaleku irekietan begirale gisa esperientzia egiaztatzeaz gain.

Eskabideak ekainaren 18ra arte aurkez daitezke udaletxean, kurrikuluma eta tituluen egiaztagiriak erantsita.

Hona hemen oinarriak.