Bedarretako bidegurutzearen irisgarritasuna hobetzeko lanak

2025/10/31
Bedarreta auzotik Txarapeako biribilgunera doan kale nagusirako egungo bidegurutzeak irisgarritasun-oztopo garrantzitsua izan du. Egia da zebrabidea irisgarria dela, baina aldapak eta gurutzatzeko behar den ibilbidea direla eta, zaila da bertatik ibiltzea, bereziki gurpil-aulkian dabiltzan pertsonentzat.

Udalaren asmoa, onartzear den irisgarritasun-plan berrian jasota dagoen bezala, irisgarritasuna, segurtasuna eta ahalik eta eremu gehienen erosotasuna nabarmen hobetzea da. 

Horren bidez, oinezkoei lehentasuna eman eta haien segurtasuna nabarmen hobetu nahi da. 

Horregatik, obra bat egiten ari dira bidegurutze horretan. Alde batetik, galtzada estutzen, eta espaloiak zabaltzen ari dira. Horrek segurtasun handiagoa ekarriko du, eta zirkulazioa bi noranzkotik noranzko bakarrera igaroko da; irteerakoa baino ez. 

Aldaketa horrek beste nroabide-aldaketa batzuk ere ekarriko ditu auzoan, trafikioaren logikaren arabera. Hala, Murubide plazara doan kalerako irteera aipatutako bidegurutzetik egingo da, eta sarrera Bedarreta tabernaren atzealdetik izango da. Ondorioz, sarrera horretatik kuartelaren atzealdera doan kaleak noranzkoa aldatuko du. 

Helburua da sartzeko eta irtetzeko lehentasunak kuarteleko biribilgunerantz bideratzea, barneko trafikoa ahalik eta gehien arintzeko. 

Horrek guztiak aldaketa minimoa ekarriko du trafikoan, baina Murubide plazaren aldeko zebra-bideen segurtasuna nabarmen hobetuko du.  

Gainera, herrian egiten ari diren asfaltatze-lanekin, eserlekuen berritzearekin eta auzoko jolasgunearen hobekuntzekin batera, neurri hauek guztiak nabarmen hobetuko dute eremu hori.  

Ohar honen xede den bidegurutzearen inbertsioa 45.717,43 eurokoa izango da, eta lanen iraupena lau astekoa izango da.