Auzokonpostaje gunearen inaugurazioa

2013/05/28
Gaur, maiatzak 28, arratsaldeko 18.30etan martxan jarriko da auzokonpostaje gunea.

Lausitta kalean prestatuta dago gunea. Bertan, jasoko dute partaideek konpostajerako behar duten materiala (kuboak, giltzak...).

Guztira 55 familiak parte hartzen dute gunean eta gaurtik aurrera hasiko dira konpostatzen Txarapean, Lausittan eta Iturrizarren bizi diren familiak.