Aurtengo lehen bonuen kanpaina astelehenean hasiko da

2026/05/28

Aurtengo lehen bonuen kanpaina astelehenean hasiko da, ekainaren 1ean, eta bonuak goizeko 9:30etatik aurrera salduko dira Arkupe Kultur Etxean.

Bonuen salmentaz eta kudeaketaz Aretxarte Merkatari Elkartea arduratuko da, kanpainara atxiki diren elkartetik kanpoko merkatariekin batera.

16 urtetik gorako herritarrek bonu sorta bat eskuratu ahal izango dute Arkupen, goizeko 9:30etatik aurrera. Ordutegia honako hau izango da: 9:30etatik 19:00etara.

Lehen kanpainako bonuak 2026ko ekainaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean erabili ahal izango dira, bi egunak barne. Epe hori igarotakoan, bonuek ez dute baliorik izango.

2026ko ekainaren 8tik aurrera, herritarrek bigarren bonu sorta bat eskuratzeko aukera izango dute, bonu guztiak agortu ez badira.

Lehen kanpaina honetan, 875 bonu sorta jarriko dira salgai: bi 5 euroko bonu, bi 10 euroko bonu eta 20 euroko bonu bat. Guztira, 4.375 bonu izango dira.

Udalak 20 euro jarriko ditu bonu sorta bakoitzeko; guztira, 17.500 euro.

Udazkenean egingo den bigarren kanpainan, Udalak beste horrenbeste diru bideratuko du.