Aurretiko kontsulta publikoa Aretxabaletako Iturrigorri frontoiaren handitzea baimentzeko
HAPO berria egiteko izapidetzan, 2022. urtean egindako parte-hartze prozesuan, herritarren hainbat ekarpen egon ziren, Iturrigorri pilotalekua berriztatzea, hobeto ixtea eta eserlekuak, aldagelak, komunak eta berotze-sistema jartzea eskatzen zutenak. UDA Aretxabaleta Kirol Elkartea ere bat dator eskaera hauekin.
Udalak eskatutako obrak egin nahi ditu, eta, horretarako, eraikuntza-proiektu bat idaztea kontratatu du. Proiektuaren arabera, guzti hori gauzatzeko, eraikinaren bolumena handitu beharra dago eta hori egungo plangintzarekin ez da onargarria.
Horrela, 2026ko maiatzaren 11an, Alkatetza Dekretu baten bidez, arauak aldatzeko xehetasun azterketa batekin hastea erabaki zen. Erabaki horretan, pertsona, erakunde eta elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko, aurretiko kontsulta publiko hau egitea erabaki zen.
Udal hirigintza araudiaren aldaketa idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak ekainaren 19tik uztailaren 3ra bitartean egin dezake, hiru bidetatik:
- hirigintza@aretxabaleta.eus helbidera e-posta bidalita
- Udal erregistro digitalaren bidez
- Udal-erregistroaren bidez
