Aurkeztu da III. Jabetze Eskolaren egitaraua

2025/09/15
Udaleko, Berdintasun Sailak, III. Jabetze Eskola aurkeztu du, emakumeen ahalduntzea eta sareak sortzea helburu nagusi dituen programa. Malena Gonzalez, Berdintasun teknikariak, eta Ainhoa Sánchez, Berdintasun eta Gazteria zinegotziak, ikasturte berrirako prestatu diren ekintzen berri eman dute: hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak eta liburu aurkezpenak, besteak beste. Irailetik abendura bitartean egingo diren jarduerek emakumeentzako topagune, ikasketa eta gogoetarako espazioa sortzea dute xede.

📌 Izena ematea: Ekintza guztien sarrera librea den arren, tailerretan izena eman behar da. 

  • "Collage Feminista" edo "Elikadura menopausian" tailerretan izena eman beharra dago. 

Izena emateko bideak:

  • Izen emate orria beteta
  • App-aren bitartez, ekitaldian izena emanda
  • berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidera idatzita
  • Sare sozialen bitartez izena emanda

EGITARAUA:

  • Irailak 18, 18:00-20:00 | Mitarte kalea | 'TERF' Hitzaldia
  • Urriak 9, 10:00-12:00 | Arkupe, 2. solairua | 'Sesión informativa sobre extranjería/nacionalidad'
  • Urriak 16, 17:00-20:00 | Arkupe, 2. solairua | 'Collage feminista' tailerra
  • Azaroak 5, 12 eta 19, 18:00-20:00 | Arkupe, 2. solairua | 'Elikadura menopausian' tailerra
  • Azaroak 20, 18:00-19:30 | Arkupe, 2. solairua | 'Harreman toxikoa ala indarkeriazko harremana?' solasaldia
  • Azaroak 26, 18:00-20:00 | Arkupe, 2. solairua | 'Autodefentsa feminista: Más allá de aprender a decir no' liburu aurkezpena
  • Abenduak 2, 18:00-20:00 | Arkupe, 2. solairua | 'Lesbofobia Ekuatore Ginean: Herentzia koloniala eta borroka kolektiboa' hitzaldia