Atera da 2023ko Neguko irakurketa gida

2023/01/02

Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako gida kalean da jadanik.

0 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, 9 urtetik aurrera eta gazteak ataletan seina liburu gomendatzen dira. Helduentzat hamabost liburu, bost diska eta bost film gomendatzen dira.

Gida eskoletan banatuko da eta liburutegian ere eskuragarri dago. Udal webgunearen liburutegia atalean kontsulta daiteke.

NEGUKO GIDA 2023