Atera da “Biblioporrak” irakurketa gida 2026

2026/06/19

Jadanik kalean da Aramaio, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi, Oñati eta Aretxabaletako liburutegiek elkarlanean prestatutako Biblioporrak” irakurketa gida 2026.

Aurtengo diseinua Helena Azkarragaurizarrek egin du.

Gidak adin-tarte bakoitzerako irakurketa gomendioak jasotzen ditu: 0 urtetik aurrera, 5 urtetik aurrera, 8 urtetik aurrera eta gazteentzat, seina libururekin. Helduentzat, berriz, hogei liburu eta sei film gomendatzen dira.

Gida eskoletan banatuko da, eta Liburutegian ere eskuratu ahal izango da. Horrez gain, bertsio digitala Liburutegiaren atalean dago eskuragarri.