Atera da “Biblioporrak” irakurketa gida 2025
2025/06/17
Antzuola, Aramaio, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako gida kalean da jadanik.
Aurten diseinua Helena Azkarragaurizarrek egin du.
0 urtetik aurrera, 5 urtetik aurrera, 8 urtetik aurrera eta gazteak ataletan seina liburu gomendatzen dira. Helduentzat hogei liburu eta sei film gomendatzen dira.
Eskoletan banatuko dugu eta Liburutegian hartu daiteke; hemen Liburutegiko atalean ere aurkituko duzue.