Atera da ‘Neguko Gida 2021’

2020/12/16

Aretxabaleta, Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati eta Legazpiko liburutegiek elkarlanean egindako Neguko Gida 2021 kalean da jadanik.
Bertan sei liburu gomendatzen dira adin tarte bakoitzerako: zero urtetik aurrera, sei urtetik gora, bederatzi urtetik aurrerakoentzat, eta gazteentzat. Helduentzat, aldiz, hamabost liburu, lau disko eta sei film gomendatzen dira.
Etxeetan banatuko da eta liburutegian ere har daiteke.

 

IKUSI GIDA HEMEN