Astelehenean hasiko dira Belorrieta eta Andramari kaleen arteko asfaltatze lanak

2022/06/10
Lanak egiten diren bitartean, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Datorren astelehenetik ostegunera bitartean – ekainaren 13tik 16ra – asfaltatze lanak egingo dira Belorrieta eta Andramari auzoen arteko ibilbidean (Txakoli taberna zaharretik farmaziara doan tartean). Obrak egiten diren bitartean, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, eta, ondorioz, garajeetako sarrerak eta irteerak ez dira erabilgarri egongo.

Lan hauek Santakurtz berrurbanizatzeko obren 1. eta 2. faseen asfaltatzea aprobetxatuz egingo dira.