Arkupek eta Kurtzebarri Eskolak eguzki-plakak izango dituzte, kontsumoaren zati handi bat estaliz
Udalak energia-kontsumoa murriztearen eta energia-beharrak iturri jasangarrien eta ekoizpen propioaren bidez betetzearen aldeko apustua irmoa da. Apustu hori mugarri batzuk izaten ari da, eta Arkupeko galdara aerotermiarekin ordeztu eta Fagor Ederlanekin kiroldegirako beroa aprobetxatzeko proiektua iragarri ondoren, udazkenerako errealitatea izango den proiektua iritsi da.
Arkupe instalazioari dagokionez, 60 Kw-ko potentzia izango du, urtean 62.000 Kwh ekoitziko ditu eta kultur etxearen kontsumo osoaren % 30 inguru estaliko du. Proiektu hori bereziki garrantzitsua da; izan ere, aerotermiaren bidez berokuntza-sistema elektrifikatu ondoren, energia-kontsumo guztiak energia elektrikotik eratortzen dira. Ez da erregai fosilik kontsumitzen, eta etorkizunean kontsumitutako energia guztiaren herena izango da teilatuan sortzen dena.
Kurtzebarri Eskolaren proiektuak 88kW-ko potentzia izango du, eta eskolaren kontsumo elektrikoaren beharren % 120 estaliko du. Etorkizunean egiteke geratuko litzateke berokuntza-sistema elektrifikatzea. Horrela, erregai fosilak alde batera utzi ahal izango liratezke eta teilatuaren gainerako plaka zaharrak ber-indartzearekin energia-kontsumoaren 0 balantzera hurbildu ahal izango da.
Udal-eraikinetako instalazioetan sortutako energia guztiaren kudeaketa irizpide globalarekin egiten ari da, udal-premia globalak kontuan hartuta. Asmoa da kontsumo handieneko puntuetan une horretan sortutako energia aprobetxatu ahal izatea.
Guztira 182.222 €-ko inbertsioa aurreikusten da, 86.120 €-koa Arkuperentzat eta 96.100 €-koa Kurtzebarri eskolarentzat. Lanak udan hasi eta udazkenean amaituko dira. Eskaintzak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, eta uztailerako kontratua sinatuta eduki nahi da.