Argitaratu dira 2025eko Aretxabaletako Udalaren dirulaguntzak

2025/07/02
Aretxabaletako Udalak ateratzen dituen dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian argitaratu ziren ekainaren 26an.

Bertan aurkituko dituzu eskaerak egiteko epea, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskaera egiteko modua eta justifikaziorako agiriak zeintzuk diren jakiteko informazio guztia. Aretxabaletako Diru laguntza deialdia

Informazio gehiago eskuratzeko eta eskaera egiteko, Aretxabaleta.eus webguneko Herritarren atarian eta Tramiteak ataletan aurkituko dituzue loturak.

Deialdi hauek kultura, euskara, hezkuntza, gazteria eta gizarte zerbitzuetako arloekin lotura duten hainbat programa jasotzen dituzte, besteak beste:

  • Kultur proiektuak eta programak: 2025-2027 ekitaldietan proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak.

  • Herriko artistak: Proiektu diskografikoak eta bestelako kultur ekoizpenak (ekoizpena, masterizazioa eta argitalpena) egiteko dirulaguntzak.

  • Kultura arloko lehiaketak: Zuzeneko finantzaketa lehiaketetarako.

  • Turismo gastronomikoa: Herriko turismo gastronomikoa bultzatu eta bertako produktuen ezagutza eta zabalkundea sustatzeko lehiaketa programak finantzatzeko.

  • Euskara ikastea: Matrikula gastuak ordaintzeko dirulaguntzak.

  • Euskara ikastaroak (pertsona fisikoak): Aretxabaletan erroldatuta dauden pertsona fisikoei euskararen normalizazioarekin zerikusia duten ikastaroak egiteko.

  • Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteak: Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteei eta entitateei zuzendutako laguntzak.

  • Euskarazko sustapena: Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz sustatzeko dirulaguntzak.

  • Guraso elkarteak: Irakaskuntza arautuaren eremuan irabazi asmorik gabe diharduten gurasoen elkarteek egindako ekintzetarako deialdia.

  • Haur eta nerabeen aisialdia: Haur eta nerabeen aisialdirako eskubidea bermatzeko dirulaguntzak (2025-2026 ikasturteko jarduerak).

  • Gizarte zerbitzuak: Beren jarduera gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak (2025).

  • Eskola gastuak: Eskola gastuei aurre egiteko banakako dirulaguntzak.

  • Garapenerako lankidetza: Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak.

  • Adikzioen tratamendua: Adikzioen tratamendurako dirulaguntzak.

  • Kirol jarduerak: Aretxabaletako kirol taldeek eta entitateek antolatutako jarduera berezietarako eta/edo noizean behingo jardueretarako dirulaguntzak.

  • Enpresa ekimen berriak: Enpresa ekimen berriei zuzendutako dirulaguntzak.

  • Kontratazio berriak: Kontratazio berriei zuzendutako dirulaguntzak.

  • Berdintasun arloa: Berdintasun arloan dirulaguntzak emateko oinarriak.

Ez galdu aukera hau! Zure proiektuak edo beharrak finantzatzeko laguntza aurki dezakezu.