AretxabaletApp, herritik gertu egoteko aplikazioa

2019/05/08
Aretxabaletako Udalak AretxabaletApp mugikorrerako aplikazioa aurkeztu du. Aplikazioaren xedea herritarrek udal tramiteak erraz egitea eta Aretxabaletan gertatzen denaren berri klik bakar batean izatea da.

 

Aro digitalean bizi gara; gailu digitalez josiak ditugu inguruak eta gizartea zeharo digitalizatuta dago. Esku-eskura ditugu teknologia berriak eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean. Hori horrela izanik, eta herritarrengandik gertu egoteko asmoarekin, Aretxabaletako Udalak AretxabaletAPP aplikazioa sortu du.

Android nahiz iOs mugikorretan instalatu daiteke aplikazioa eta herrian gertatzen diren albisteen berri izateaz gain, udal tramiteak modu errazean egitea ahalbideratzen du. Besteak beste, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu aplikazioak: agenda, guardiako farmaziak, albisteak, ibilbideak, udal tramiteak… Udal instalakuntzak erreserbatzeko aukera ere errazten du: gelak, frontoia… 

Aplikazioaren helburua Udala eta herritarren artean zubiak eraikitzea da. Honela, klik bakarrarekin, atxabaltarrek informazioa esku-eskura izan dezakete eta udal tramiteak modu erosoan egin ditzakete. Horrez gain, herritarren parte hartzea eta iritzia biltzeko era balioko du inkestak egiteko aukeraren bidez.

Doakoa da eta mugikorrean instalatzea oso erraza da. Udalak herritarrak aplikazioa deskargatzera animatzen ditu.