Aretxabaletan ARGAZKIA puntu EUS Euskal Herriko Argazki Topaketaren III. edizioa ospatuko da 2026ko maiatzaren 9an, hitzaldi, erakusketa eta 4.000 euroko sariekin

2026/03/04

Argazkigintzaren aldeko apustua eginez, eta tokiko talentuari balioa emanez, Aretxabaletako Udalak ARGAZKIA.EUS Euskal Herriko lehen argazki topaketaren hirugarren edizioa ospatuko du 2026ko maiatzaren 9an, larunbata.

Topaketa honetan, 500 euroko zortzi sari banatuko zaizkie euren lanak aukeratuak izan diren Aretxabaleta, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako argazkilariei.

Euskal Herrian jaio edota bizi diren argazkilariek, 2026ko apirilaren 12ra arteko epea izango dute euren lanak aurkezteko.

Horrela, 500 euroko saria eskuratzeaz gain, beren lana jendaurrean aurkezteko aukera izango dute Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxeko auditorioan, eta maiatzean argazki erakusketa kolektibo batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Parte-hartzaile guztien artean, zortzi argazkilari hautatuko dira: Euskal Herriko probintzia bakoitzeko bana, eta Aretxabaletako bat.

Maiatzaren 9an, larunbata, pertsona horiek agertokira igoko dira beren argazki- proiektua ezagutzera ematera, eta beren lana ikusgarri egongo da maiatzean zehar Arkupe Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Topaketan parte hartu ahal izateko, interesdunek 2026ko apirilaren 12a baino lehen karpeta bat aurkeztu beharko dute. Karpeta horretan honako hau jasoko da: argazki-proiektuaren azalpenak dituen PDF bat; PDF bat curriculum artistikoarekin; NANaren kopia bat edo jaioterria eta/edo bizilekua Euskal Herrian duela ziurtatzen duen agiria; eta, guztira, proiektuaren 20 irudi solte (JPG 1920px formatuan, alderik luzeenean eta 72ppp).

Konprimatu ondoren, karpeta hori argazkia.eus@gmail.com helbidera bidali beharko da WeTransfer bidez, 2026ko apirilaren 12ko 23:59ak baino lehen. Euskal Herriko lehen argazki topaketaren irabazleen izenak 2026ko apirilaren 20an jakinaraziko dira.

Beren proposamena bidaltzean, parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute maiatzaren 9an, larunbata, topaketara bertaratzeko, eta beren lana hitzaldi baten bidez jendaurrean aurkezteko. Baita erakusketa kolektiboan parte hartzeko ere , beren lana aukeratua izan bada.