Aretxabaletako Udalak Zarautzen urriaren 15an egon zen erailketa matxista gaitzesten du
2025/10/17
Aretxabaletako Udalak Zarautzen urriaren 15an egon zen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.
Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 131 emakume eta 13 adingabe hil ditu.
Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du gaur 18:30etan ‘Iosu’ parean egingo den mobilizazioan parte hartuko duela.
Erasorik ez, erantzunik gabe!