Aretxabaletako Udalak Sarrigurengo erailketa matxista gaitzesten du

2026/02/23

Aretxabaletako Udalak Sarrigurenen otsailaren 20an gertatutako erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 133 emakume eta 13 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du gaur 18:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!