Aretxabaletako Udalak lau desfibriladore berri instalatu ditu herriko hainbat puntutan, guztiak eremu publikoetan kokatuta.
Udalak zerbitzu hau martxan jartzea funtsezkotzat jo du, bihotz-biriketako geldialdia jasaten duen pertsona bati lehenbailehen laguntza ematea erabakigarria delako. Datuen arabera, biktima sei minutu igaro baino lehen artatu behar da; hala ere, anbulantzia batez beste hamaika minutu behar izaten ditu iristera. Horregatik, desfibriladoreak herritarren eskura egongo dira, larrialdi egoera batean berehala erabili ahal izateko.
Bestalde, orain arte barrualdean zeuden beste bi gailuak ere, Arkupe Kultur Etxekoa eta Ibarrako futbol zelaikoa, kanpora aterako dira, irisgarritasuna eta eraginkortasuna handitzeko.
Bihotz-gelditze posiblerik egotekotan, desfibriladore bakoitzaren ondoan jarduera-protokoloa ere aurkitu ahal izango da, esku-hartze azkar eta egokia errazte aldera.
Eremu publikoan kokatutako desfibriladoreen zerrenda:
- Basabe Poligonoa 6 FT 5 bajo (Aretxabaletako Tanatorioa)
- Txarapea 50, igogailu pareko fatxadan
- Murubide plaza eta Bedarreta auzoen artean
- Belorrieta auzoa 1 (Aretxabaletako farmazia)
