Aretxabaletako Udalak Bilbon eman zen erailketa matxista gaitzesten du
2025/06/02
Aretxabaletako Udalak Bilbon eman zen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.
Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 128 emakume eta 13 adingabe hil ditu.
Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Indarkeria bikarioa emakumeari sufrimendua eragiteko seme-alaben aurkako indarkeria erabiltzean datza eta ondorioz, hauek ere biktima zuzen bilakatzen dira.
Erasorik ez, erantzunik gabe!