Aretxabaletako Udalak Bilboko erailketa matxista gaitzesten du

2026/11/27

Aretxabaletako Udalak Bilbon gertatutako erailketa matxista gaitzesten du eta bikotekide ohiak eraildako emakumearen senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 139 emakume eta 13 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du azaroaren 27an, ostiralean, 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!