Aretxabaletako Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxista gaitzesten du
2025/12/23
Aretxabaletako Udalak Barakaldon abenduaren 21ean egon zen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.
Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 132 emakume eta 13 adingabe hil ditu.
Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du gaur 18:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.
Erasorik ez, erantzunik gabe!
