Aretxabaletako Udalak Arguedasko erailketa matxista gaitzesten du

2026/05/19

Aretxabaletako Udalak pasa den asteburuan Arguedasen (Nafarroan) gertatutako erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 137 emakume eta 13 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du bihar, maiatzaren 20an, 18:30ean herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!