Aretxabaletako Tomatearen Astea irailaren 6tik 12ra arte ospatuko da

2021/07/28

Debagoineko Mankomunitateak, Udalaren laguntzarekin, Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatu du beste behin ere. Irailaren 6tik 12ra bitartean aurrera eramango diren ekintzen artean, tomateen erakusketa herrikoia eta ortuen lehiaketa daude. Bietan, Debagoieneko herritarrek parte har dezakete.

TOMATEEN ERAKUSKETA POPULARRA

Oinarriak:

  1. Debagoieneko edonork parte har dezake.
  2. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, irailaren 3a baino lehen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean edo email honetan: infoturismo@debagoiena.eus.
  3. Tomateak irailaren 12an -10:00etan- aurkeztu behar dira Aretxabaletako Durana kalean jarrita egongo den txokoan.
  4. Tomateak ikusgai egongo dira Durana kalean irailaren 12an, 10:30etatik 13:00etara.
  5. 14:00etan ondorengo sariak banatuko dira:
    • Tomate itsusiena
    • Barietate gehien aurkezten duenak ere saria jasoko du.

    Irabazleek bertako produktuekin osatutako otarra jasoko dute. Tomate itsusiena aukeratzeko bertan jarriko den kutxan bozkatu behar da, eta zozketan parte hartzen dutenen artean bertako produktuekin sortutako otarra zozkatuko da.

    ORTUEN LEHIAKETA 

    Oinarriak:

    1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Debagoieneko (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati) ortu guztiek.
    2. Oso positiboki baloratuko da simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta ortua orokorrean. Puntu gehien lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnak: ureztatze, landareen erabilera …
    3. Oso positiboki baloratuko da “Aretxabaletako tomatearen” landareak izatea.
    4. Puntuagarri izango da landare kopurua eta aniztasuna.
    5. Ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu; orturako erabiltzen badira pozoitsuak ez diren landare-osasunerako produktuak ez du punturik kenduko.
    6. Epaileak baratze-adituak eta udaletxeak izendatutako beste pertsona batzuk izango dira.
    7. Sari bat egongo da, azalera kontuan izan gabe, orturik onenarentzat. Saria: Orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko bonoa.
    8. Parte hartu ahal izateko abuztuaren 5a baino lehen izena eman behar da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean edo e-mail honetan: infoturismo@debagoiena.eus
    9. Saria irailaren 12an banatuko da Aretxabaletako Durana kalean, tomatearen inguruko azoka berezian, 14:00etan.

    Informazio gehiago www.debagoiena.eus