Aretxabaletako Liburutegiak ekintza sorta prestatu du urrirako, adin guztietako herritarrei zuzendua.
Ipuin kontaketak berriro abian
Urriaren 21ean hasiko dira hileroko ipuin kontaketa saioak. 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta hileko asteazken batean egiten dira, Liburutegiko Txiki Txokoan. Lehen saioan Miru Sorginak Kamishibai teknikarekin kontatuko ditu ipuinak. Dagoeneko jaso daitezke gonbidapenak liburutegian egunean bertan edukiera bete arte.
Azalerako Ipuinak, etxeko txikienentzako eta haien erreferentziazko helduentzako
Ikasturte honetan, etxeko txikienentzako eta haien erreferentziazko helduentzako saioak antolatu dira. Hilean behin, Saroa Bikandi bitartekariaren laguntzarekin, helduek umeekin ahozkotasuna lantzeko eta umeekin momentu goxoak partekatzeko trebatuko dira, kantu, kontu eta ipuinen bidez. Bi talde daude: 0-2 urte artekoena eta 2-4 urte artekoena. Saioak ordu erdikoak dira, datozen data hauetan: Urriaren 29an, azaroaren 19an, urtarrilarren 21ean, otsailaren 18an, martxoaren 18an, apirilaren 22an eta maiatzaren 20an.
Telefonozko ipuinak: Gianni Rodari-ri omenaldia
Urriaren 23an Gianni Rodari idazle eta pedagogo italiarraren jaiotze eguna da, Telefonozko ipuinak lanaren egilea. Autoreari zein bere lanari omenaldia eskeintzeko asmoz, 5 urtetik gorako herritarrek ipuin bat telefonoz jasotzeko aukera izango dute urriaren 22an, 17:30etatik 19:30etara bitartean. Izena eman duenari kontalari batek deituko dio tarte horretan, ipuin sorpresa bat kontatzeko. Kontalari taldea herriko bolondres desberdinek osatzen dute.
Aretxabaletako I. Giza Liburutegia
Urriaren 24an, Liburutegiaren Nazioarteko egunean, Aretxabaletako I. Giza Liburutegia egingo da. Ekimena 2000. urtean sortu zen Danimarkan, eta bertan liburuak beharrean pertsonak hartzen dira maileguan: herritarrek denbora tarte batez beren esperientziak partekatzen dituzte, eta bisitariek entzun eta galdetu egiten dute.
Helburu nagusia herritarrak balioan jartzea da, elkar ezagutza bultzatzea eta sarea ehuntzea da. Pertsona-liburuak sei dira: Gari Sarasua, Beñat Arizabaleta, Sara Alonso, Morela Véliz, Jose Ramon Elkoro eta Txaro Urrutia. Entzuteko interesa dutenek txanda aurrez hartu beharko dute liburutegian. Tarteak 15 minutukoak dira, 10:30etatik 12:30etara bitartean.
Izen-ematea
Azalerako Ipuinetan parte hartzeko, Telefonozko ipuin bat jasotzeko edo Giza Liburutegiko pertsona-liburuak entzuteko, urriaren 1etik 16ra eman beharko dute izena, Liburutegian.
Liburutegitik herritarrak parte hartzera animatzen dira.
Harremanetarako: Aretxabaletako Liburutegia · 943 08 10 01 · liburutegia@aretxabaleta.eus
