Aretxabaletako gabonetako kanpaina prest!

2018/12/05
Udaleko ordezkariek eta Aretxarte, herriko merkatarien elkarteko ordezkariek aurkeztu dute gabonetako egitaraua.

 

Horretarako, garrantzitsua izan da eragile ezberdinen arteko elkarlana, izan ere Aretxabaletako Udalaz gain, Aretxarte herriko merkatarien elkarteak ere ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Artisau, ekoizle eta merkatarien AZOKA. Datorren abenduaren 15ean eta 16an egingo da azoka. Bertan parte hartuko dute hainbat artisau, baserritar eta merkatarik. Eta horrez gain, herriko musikari batek eta herriko liburu egile batek azken lanak izango dituzte ikusgai. Gainera, UDA kirol elkarteak stand propioa izango du eta baita Hiruatx-Harreman gobernuz kanpoko erakundeek ere; eta GuhaziakGara elkarteak. Esan bezala, abenduaren 15ean jarriko da egun osoz eta 16an eguerdira arte.

Bonoak.
Aretxarteko dendetan gastatzeko 20+10 eurotako bonoak banatuko dira. Hau da, herritarrek Arkupen erosi ahal izango dute 20 eurotako bonoa (bono bat
pertsonako) eta 30 euro izango dute gastatzeko. Gastatzeko azken eguna: urtarrilak 5.

Zigiluen kanpaina. Aretxarteko komertzio eta taberna ezberdinek hartuko dute parte ekimenean. Horrela, erosketa edo kontsumizio bakoitzean zigilu bat lortuko da eta sei lortuta, bono eta sari ezberdinen zozketan hartuko da parte: 200 eurotako bonoa, asteburu bat igarotzeko saria, edota zozketatuko diren 50 eurotako 38 bonotako bat.

Aretxarte egutegiak eta aterkiak. Herriko merkatarien elkarteko kideak dira protagonistak egutegian eta bezeroen artean banatuko da datozen egunotan. Aterkiak ere oparituko dituzte.

Bideoaren aurkezpena. Gabonak umorez igarotzeko, Mikel Alberdi eta Ibai Zangituk aurten ere bideo berria ekoiztu dute. Bideoaren helburua Aretxarteko dendak promozionatzea da eta beraiek dira protagonistak gainera.

Eskaparate lehiaketa. Las bases son las siguientes:

  • Noiz: 2018ko abenduaren 5etik - 28ra bitartean izango da, bi data hauek barne.
  •  Sari banaketa: 28an bertan izango da.
  • Hartuko da kontuan: erakusleihoaren kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, orijinaltasuna, eraginkortasuna, argien erabilera, etab.
  • Sariak: 

-Lehena: irabazlearentzat Aretxarteko dendetan gastatzeko 300€-ko balioa duen bonoa. Irabazleak iazko irabazlearen eskutik plaka bat jasoko du.    Plaka urtero lekuko gisa, irabazletik irabazlera pasatuko da eta dendako erakusleihoan ikusgai egongo da urte osoan.

-Bigarrena: euskarazko gabon mezu onena. Irabazleak 150€-ko balioa duten bonoak jasoko ditu Aretxarteko dendetan gastatzeko.

  • Epaimahaia: erakusleihoen apainketan aditua den pertsona batek osotuko du.

Horrez gain, badira beste hainbat ekintza abenduko egitaraua osatuko dutenak. Besteak beste, hauek dira aipagarri:

Erakusketa. Blanca Martinez Colinosek marraztu eta margotutako lanak biltzen ditu, “Urdinatik bioletara” izenburua duena.

Kontzertua. Aitor Olearen organo kontzertua. Abenduaren 7an, arratsaldeko 7etan Andra Mari parrokian.

Antzerkiak. Antzezlan ezberdinak eskainiko dira abenduan:

  • Patata tropikala: “Denboraren taupadak”, abenduaren 8an (ordua -17:00)
  • Pantzart: “Kolorez kolore”, abenduaren 15ean (ordua – 11:30)
  • Kurtzebarri eskolako ikasleak, “Kirol etxea”, abenduak 19 (ordua – 17:30)
  • Kurtzeberri eskolako ikasleak, “Zaletasuna, neurtu beharreko sentimendua” (ordua – 17:30)

Bertso jaialdia. Abenduaren 28an egingo da eta honako bertsolariak izango dira Zaraia aretoan, arratsaldeko 7etatik aurrera: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Unai Agirre.

GOSPEL: Ispirit taldearen emanaldia. Abenduaren 26an eskainiko da Zaraia aretoan, arratsaldeko 8etatik aurrera.

Ispirit Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.

Kideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), María Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).

Aretxabaletako abesbatzaren kontzertuak. Abenduaren 23an eta 30an eskainiko dute kontzertua, parrokian arratsaldeko 7etatik aurrera.

Leizarra musika eskolako kontzertua. Abenduaren 18an egingo dute, herriko plazan kokatuta dagoen karpan. Arratsaldeko 6etatik aurrera.

Olentzero eta Mari Domingi. Abenduaren 24an bisitatuko dute Aretxabaleta. Eguerdiko 12etan herriko plazara iritsiko dira eta arratsaldeko 6.30etan kirol etxetik abiatuko dira plazaruntz.

Okindegia tailerra. Abenduaren 17an eta 19an egingo da, Aretxabaleta okindegiaren eskutik eta Antonio Herruzo izango da maisua. Tokia: plazako karpa. Ordua: 17:00