Aretxabaletako 137 baserriak

2021/06/22

Aretxabaletako Aozaratza, Apotzagaetxebarri, Areantza, Arkarazo, Galartza, Goroeta, Isurieta, Larriño eta Oro auzoetan dauden 137 baserri jaso dituzte Resu Abasolok eta Jokin Antxiak herritarren eskura jarri den lanean.

Baserri guztietatik atera dituzten argazkiekin batera, izen ofiziala eta kalean erabiltzen dena agertzen dira. Alfabetikoki ordenatuta daude eta mapa bat gehitzen da non dauden jakiteko.

Abasolok eta Antxiak konfinamendu perimetraleko asteak aprobetxatu zituzten herriko inguru naturaletan murgiltzeko. Lana otsailean hasi ziren egiten, eta orain, udalaren webgunean dago eskuragarri, kultura saileko argitalpenetan.

ARETXABALETAKO BASERRIAK