Aretxabaletak kontsulta publiko bat ireki du aurretiazko jakinarazpenaren edo aitorpen arduratsuaren erregimenaren mende dauden obra txikiak arautzeko ordenantzaren tramitazio prozesua martxan jartzeko
Aretxabaletako udalak kontsulta publiko bat ireki du aurretiazko jakinarazpenaren edo aitorpen arduratsuaren erregimenaren mende dauden obra txikiak arautzeko ordenantzaren tramitazio prozesua martxan jartzeko.
Gaur egungo Aretxabaletako arau subsidiarioek, ez dute baimentzen obra txikien exekuzioa aurretiazko jakinarazpen edo aitorpen arduratsuaren bidez tramitatzea. Orain arte, obra txiki guztien legeztapenerako aurretiazko udal lizentzia bat edukitzea beharrezko baldintza izan da.
Egoera horren aurrean, Udalak beharrezkotzat jotzen du udaleko tresna arauemaileak aktibatzea eta prozedurak eguneratzea, berme juridikoak dituen izapidetze arinago bat sortuz, zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta herritarren asebetetze maila hobetzeko helburuarekin beti ere.
Aurretiazko jakinarazpenarekin, herritarrek, araua betetzen dutela idatziz bermatu ondoren, ez dute lizentzia eskuratu arte itxaron beharko, eta eskaera aurkeztearekin batera abiarazi ahalko dituzte lanak.
Ordenantza berria idatzi aurretik, Udalak kontsulta publiko bat ireki du, herritarren ekarpenak, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko, baita eraginpean egon daitezkeen edo interesa izan dezaketen pertsona eta kolektiboenak ere.
Kontsulta publikoa tresna bat da, prozesu arauemailearen hasieratik ikuspegi desberdinak txertatzeko aukera ematen duena, eta udalerriaren errealitatera hobeto egokitutako araudia lantzen laguntzen duena.
Ekarpenak otsailaren 6tik otsailaren 23ra bitartean egin ahal izango dira, honako bide hauen bidez:
- hirigintza@aretxabaleta.eus helbidera e-posta bidalita
- Udal-erregistroaren bidez (on-line zein aurrez aurre).
Udaletik herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatzen dira; euren ekarpenekin batera, prozeduren arauketa arinago eta errazago bat sortuz, itxarote denborak murriztea eta udal zerbitzuen efizientzia hobetzea Aretxabaletako herritar guztientzat mesedegarria izango denaren esperantzarekin.
