Aratusteetarako kartel lehiaketa

2017/01/16
Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

OINARRIAK:

  • Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren  digitalean eta DIN A3n aurkez daiteke.
  • Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK
ARETXABALETA 2017

  • Irabazleak 200 €ko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia aurkeztuko dira
  • Kartelak urtarrilaren 31a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean.
  • Epaimahaia  kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia otsailaren 3an jakinaraziko da.