Aratusteetan gune morea egongo da
Beste urte batez gune morea egongo da Aratusteetan; otsailaren 15ean eskainiko da zerbitzua, 18:00etatik 00:00etara, Mitarten.
Helburua jai giroan ematen diren eraso matxistak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea da. Gune morea, babes leku segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak eskura jarriko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste. Era berean, gune honek harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu gisa, prebentzioa bere osotasunean landuz.
Indarkeria matxistarik gabeko Aratusteen alde!
