Aratusteetako bazkariko tiketak salgai

2026/01/12

Datorren larunbatean, urtarrilaren 17an, Aratustetako sarrerak jarriko dira salgai. Aurten ez da “Bazkari Golfua” antolatuko, eta beraz, kiroldegikoa bakarrik egongo da.

Ibarra kiroldegian egingo den Aratusteetako bazkarirako sarrerak Arkupe kultur etxean salduko dira, urtarrilaren 17an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.

  • Helduen sarrerak: 25 €

  • Umeen sarrerak: 14 €

Guztira:

  • 410 helduen sarrera egongo dira (horietatik batzuk kintoei gordeko zaizkie)

  • 250 umeen sarrera

Bazkariaren gehienezko aforoa 660 pertsonakoa izango da.